Cock Sparrer, The Baboon Show eta Cocknet Rejects aurtengo Mondra & Roll Jaialdian

Mondra & Roll jaialdiak punk rock doinuz jantziko du Arrasate, RIP mitikoen jaioterri eta musika mota horri abegi goxoa egin dion eta egiten dion herria. Jaialdia jarraitutasuna izateko asmoz jaio da, eta lehen edizio hau uztailaren 8 eta 9an egingo dute, kartelburuak hurrenez hurren The Baboon Show eta Cock Sparrer izango direlarik.

Ostiraleko kartelean, talde hauek daude: The Baboon Show suediarrak, Cockney Rejects Oi! musikaren aitzindariak, La Inquisición bartzelonarrak, La Excavadora arabarrak, azkenaldian euskal musika panoramak jaso duen iritsiera pozgarrietako bat, eta The Capaces. 

Larunbatean, bestalde, Cock Sparrer mitikoek 50 urteko ibilbidea ospatuko dute Arrasaten, eta Des-kontrol arrasatearrek erdia, taldearen 25. urteurrena. Lagun izango dituzte Peter and the Test Tube Babies historikoak, Perlata, Crap eta Zero.  

Aforoa 2.500 pertsonakoa izango da, eta eguneko sarrerak (38,5 euro) eta bonuak (59,5 euro).