EHZ festibala Irisarrin izango da aurten, uztailean

Aurtengoa jaialdiaren 26. edizioa izango da, eta uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da. Datozen asteetan emango dute antolatzaileek aurtengo edizioaren nondik norakoen berri.

Aurtengo Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalak badu data. Antolatzaileek iragarri dutenez, uztailaren 1etik 3ra egingo da 26. edizioa, Irisarrin (Nafarroa Beherea), hirugarren aldiz.

Ohar baten bidez gogoratu dutenez, dagoeneko dozena bat batzordetako kideak ari dira lanean: nazioarteko eta Euskal Herriko artistak, partaide berriak, ikuskizunak, mintzaldiak… Datozen asteetan xehetasun gehiago emango dituztela iragarri du EHZ festibalak.