Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu nagusi Bizkaiko Taldekakoak. 2017an egin zen lehenengoz, 2019an egin zen bigarren edizioa eta badator hirugarrena ere; 23 taldek eman dute izena, eta kanporaketa fasearen ostean, 9 talde sailkatuko dira maiatzaren 28ko finalera.
Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua.
Hirugarren edizio honetan kanporaketa fase bakarra egongo da, eta saioetako talde irabazleek finalaren egunean ikusiko dute elkar, maiatzaren 28an. Finalaren egunean, beraz, 8 talde batuko dira, eta egunean bertan irabazi beharko dute hiru taldek azken azken finalean parte hartzeko txartela.
Bizkaia osoko 23 talde arituko dira, beraz, lehian baina jai giroan, eta finalaren eguna eskolarteko finalarekin batera jokatuko da maiatzaren 28an. Helburua jai handi bat egitea da, eskolarteko finala lehenego, eta hainbat saio labur ostean.