Izarok “Limones de Oro” apirilaren 29an kaleratuko du

Lanak 16 abesti bilduko ditu, eta Zahara, Daymé Arocena, Rozalen, Amaral, Eñaut Elorrieta, Belako taldeko Cris eta beste asko izango ditu lagun berorietan. Birak Argentina eta Mexikora ere eramango du.

IZAROk apirilaren 29an merkaturatuko du “Limones de Oro” bere laugarren diskoa. Bihartik, otsailak 25, eskaera egin ahalko da artistaren webgunean, kaleratzen dutenean sinatuta jasotzeko.

“Limones de Oro” kolaborazioen disko bat izango da, eta hauek izango ditu lagun IZAROk bertan: Alex Ferreira eta Bratty (Mexiko), Daymé Arocena (Kuba), Duda in the sky (Brasil), Zahara, Pedro Pastor, Xoel Lopez, Rozalen, Amaral, eta Euskal Herritik, Eñaut Elorrieta, Cris (Belako), Mikel Urdangarin, Gartxot eta Eñaut Gaztañaga (Grises, Ezpalak).  

Horiekin batera, IZAROk bere kantuen 13 bertsio berri, bi abesti berri eta moldaketa bat aurkeztuko ditu.

BIRA

Aurkezpen bira oso kontzertu berezi batek abiatuko du, martxoaren 5ean: Vetusta Morla taldeak Bataclan Parisko aretoan emango duen kontzertua irekiko du IZAROk. Euskal Herrian, Anoetako Belodromoan izango da lehen kontzertua, inoiz euskal emakumezko bakarlari batek espazio horretan proposatutako lehenengoa.