Olatz Salvadorren kontzertua Deban

2021ean kaleratutako bigarren lana, Aho Uhal, aurkeztuko du musikari donostiarrak otsailaren 25ean Debako Kultur Elkartean, 20:00etan . 12 kantuz osatutako lan kontzeptuala da diskoa, kolaborazio esanguratsuak izan dituena: hitzetan, Alaia Martin eta Ane Labaka bertsolariak, eta ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta Idoia Asurmendi artistak, besteak beste.

Horrela, aberastasuna dario diskoari: ahots, melodia eta soinu-geruza desberdinek oso giro berezia sortzen dute kantuetan zehar.