Homescapes, Android zein IOS plataformetan

Joko honetan, gure helburua izango da Austin maiordomoaren etxe zaharra berreraikitzea. Horretarako, alfonbra berriak jarri beharko ditugu, besaulkiak erosi, hormak zaharberritu, eta, azken batean, etxe oso baten barrualdeak nahi bezala diseinatu. Gure etxearen barruan elementuak eraikitzeko izarrak beharko ditugu. Eta izar horiek lortzeko, hiru elementu berdin konektatzeko joko txiki batean jokatu beharko dugu, Candy Crush estiloan. Jokoa ehun mailaz baino gehiagoz osatuta dago, eta, bertan, pertsonaia berriak ezagutu ahal izango ditugu, Austinen gurasoak kasu.