Kantabria amaigabea

Kantabria penintsularen iparraldean dago, Kantauri isurialdean. Bere klimatologia dela-eta, komunitate honek ondare kultural garrantzitsua du, baita mendi- eta kosta-izaerako paisaia ere. Sardinero pasealekuak Santander hiriburua zeharkatzen du, hiriko gunerik jendetsuena. Ibilaldi hau Victoria Erregina etorbidearen bigarren zatian hasten da, eta El Sardinero bigarren hondar tzaraino hedatzen da, Italiako Plazako Gran Casino bikaineraino. 

Madalena jauregia Santanderreko bitxirik preziatuenetako bat da, eta haren ikur adierazgarrienetako bat. 1909 eta 1911 artean eraikia, gaur egun kongresu eta bileren egoitza da jauregia, eta hiriko kultur jarduera askoren erdigunea. Jauregiaren sarreran, itsas animalien zoo bat dago, eta, bertan, pinguinoak, fokak eta itsas lehoiak ikus daitezke. 

Itsasoa protagonista dela, hiriburuak jauregi-giroa eta hiriko leku eta txoko ikonikoak ezagu tzeko badia ikusgarri eta zabala du, hala nola Pereda pasealekua, Portu Txikia edo Botin Arte Zentroa. Ibilbidean zehar, Harrizko Garabia, Ontzitegiko Jauregia eta Raqueros eta José Hierroren monumentuak ikus daitezke. 

Cabárceno, natura betean dauden animaliak 

Cabárcenoko parkea erdi askatasunean dauden animaliak dituen esparru naturala da, eta galtzeko arriskuan dauden espezieen kontserbazioarekin lotutako ikerketa-lanak egiten ditu. Bisitariek errinozeroak, elefanteak, oreinak, adarzabalak, hartzak, hegazti harrapariak edo Gibraltarko tximinoak ikus ditzakete beren ibilgailuetatik. 

Alabaina, Kantabria ez da bere hiriburua bakarrik, eta beste txoko batzuk ere badira: Laredo udalerria, adibidez, non Loreen Bataila ospatzen den; Noja, Ris eta Trengandin hondartzekin; Santoña kontserba-herri nagusia izateagatik ezaguna, edo Castro Urdiales, non Santa Maria de la Asunción eliza dagoen, edo Santillana del Mar herria, non Altamira haitzuloa aurkitu zen, Historiaurreko pintura- eta arte-ziklo garrantzitsuenetako bat kontserbatzen den barrunbea, Unescok Munduko Ondare izendatua. Ezin dira ahaztu San Vicente de la Barquera, Oyanbre parke naturala, ekosistema natural babestua edo Potes, zubien eta dorreen hiribildu gisa ezagutzen dena.