Zenbat erradiazio igortzen du nire telefono mugikorrak?

Duela gutxi zabaldu den arren, telefono mugikorra ezinbesteko tresna bihurtu da gaur egun. Telefono mugikor batetik egindako lehen deia Motorola batekin egin zen New Yorken, 1973an. Orduz geroztik, teknologiak bilakaera handia izan du, eta, horrekin batera, mugikorrak igorritako erradiazioak osasunerako dakartzan arriskuak eta gure organismoan izan ditzakeen ondorioak ez dira eztabaidatik kanpo egon. 

Telefono mugikor askok erradiazio elektromagnetikoaren batez besteko handiagoa edo txikiagoa erabiltzen dute mikrouhinen tartean (450-3800 MHz 4G telefonian eta aurrekoetan eta 24-80 GHz 5G telefonian). Ikerketa epidemiologiko zein esperimental askok frogatu dute ez dakartela ondorio kaltegarririk gure osasunean; hala ere, bi errealitate oso desberdin daude: gizakiarentzat inolako arriskurik ikusten ez dutenak, eta ikerketa horiek zalantzan jartzen dituztenak eta erradiazio horrek osasunean izan ditzakeen ondorio kaltegarriak azpimarratzen dituztenak. 

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak azaldu duenez, erradiazioa uhin elektromagnetiko edo partikula moduan edozein medioren energia igortzea, hedatzea eta transferitzea da. Egunero normaltasun osoz erabiltzen ditugun objektuetako askok horrelako uhinak igortzen dituzte, besteak beste, mikrouhin labeak, telebistak, wifi sareak… eta, jakina, telefono mugikorrak. 

Azterlanaren ondorioak 

Eztabaida hori amaitzeko eta egoera hori argitzeko, Erradiazioaren aurkako Babeserako Alemaniako Bulegoak ikerketa bat amaitu du zenbait mugikorrek erradiatzen duten erradiazio-kantitateari buruz, eta erradiazio gehien igortzen dutenen eta gu txien igortzen dutenen zerrenda bat egin du, erabiltzailearen osasunean kalteak eragin ditzaketen ondorioei buruzko kontzeptu bat izateko. 

Alemaniako ikerketak 3.807 modelo aztertu ditu, igortzen duten erradiazioa zein den jakiteko. Ikerketa horretan, xurgapen espezifikoaren tasa neurtu da, hau da, irrati-maiztasuneko eremu elektromagnetiko bat, ehun biziak xurgatzen duen gehienezko potentziaren neurria. Ehunen masak xurgatutako potentzia gisa definitzen da, eta kilogramoko watt-unitateak ditu (W/kg). Ikerketaren egileek uste dute 0,6 W/kg-ko xurgatze-tasa espezifiko bat erradiazio baxua dela; hori dela eta, azterlan honen ondorioaren arabera, gaur egun isuri hori ez da inolaz ere kaltegarria osasunerako, eta, are gehiago, nabarmendu dute erradiazio hori aurreko urteetan hautemandakoa baino txikiagoa dela. 

Osasunaren Mundu Erakundeak kilogramoko 2 watteko gomendatutako maximoa ezartzen du, eta indize hori ez du gainditzen aztertutako modelo bakar batek ere; beraz, OMEk ondorioztatu du mugikorren erabilera osasunarentzat ez dela kaltegarria. 

Egindako azterketen emaitzak aukera ematen du segurtasunari buruzko adostasuna mantentzeko, betiere, terminalen emisio-potentziari buruzko arauak betetzen badira eta terminalen segurtasun-distantziak errespeta tzen badira, bai terminalak erabiltzen diren bitartean, bai antena igorleak erabiltzen direnean. 

Ikerketa Apple, Google, Huawei, LG, Motorola, OnePlus, Oppo, Samsung, Sony, Xioami eta ZTE fabrikatzaileek 2021eko abenduaren 9an zituzten modeloekin egin zen.