XXI. Musika-Musica jaialdia, martxoaren 4tik 6ra

Jaialdiak 70 emanaldi inguru eskainiko ditu hiru egunean, eta proposatuko du ibilbide bat egitea naturan inspiratutako musikaren historian zehar, hasi Berpizkundean eta gaur arte; errepertorioan ez dira faltako Vivaldiren Lau urtaroak, Richard Straussen Alpetar Sinfonia eta Beethovenen Pastorala.

Musika klasikoz gainezka egongo da hiria, eta Arriaga Antzokian ere izango dira emanaldiak, lehenengo aldiz: martxoaren 4an, 19:00etatik aurrera, Jaialdiari hasiera emateko kontzertuarekin, Haydin-en Kreazioa eskainiko da, Robert Howarth-ek zuzenduta eta Bilboko Koral Elkartearekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

Familiek Musika-Música planean aurkituko dute berendako eskaintza, bi proposamen hauekin: Azkuna Zentroan “Ama Lurra” emango da, Companyia del Princep Totilauren musika- eta antzerki-ikuskizuna. EHUko Bizkaia Aretoan, “Deshaciendo nubes” sorkuntza-esperientzia eskainiko da, Mónica Rodríguez Curielek zuzenduta.

Jaialdiak, musika klasikoaren zabalkundea egiteko eginkizunean interpretatzaile gazteei laguntzearren, gune bat erreserbatu du EHUko Bizkaia Aretoan, EHUko ikasleen orkestraren aurkezpena nabarmentzeko, alegia, EHUko Orkestra Sinfonikoarena: martxoaren 5ean izango da emanaldia, 13:00etan, Haendel, Respighi, Grieg eta Bach biltzen dituen errepertorioa eskaintzeko.

Martxoaren 5ean, Kantamundi programa aurkeztuko da, Bilboko Koral Elkartearen eta Musika-Músicaren ekimenez, eta uriko hainbat ikastetxek parte hartuko dute bertan, xedetzat harturik abesbatza-sare bat sortzea eta kognizio-, afektu- , sormen- eta ikasketa-gaitasunak sustatzea.

Musika-Música 2022 Jaialdiak ibilbide bat proposatuko dio publikoari, naturan inspiratutako musikaren historian zehar, eta han aurkituko ditu musika klasikoko obrarik esanguratsuenetako batzuk, hala nola Vivaldiren Lau Urtaroak, Haydn-en Kreazioa, Richard Strauseen Alpetar Sinfonia, Beethovenen Pastorala, Sain Saëns-en Animalien Inauteria, Mahler-en Lurraren Kantua edo Copland-en Apalachian Spring.

Aldi honetako berrikuntza nagusia zera da: gaia bera, Natura, ez da izango garai jakin batekoa soilik, baizik eta ibilbide bat Berpizkundean hasi eta gaur arte, musika- eta eszena-adierazpen garaikideenetara arte.

Sarrerak

Gaurtik aurrera erosi ahal izango dira. Euskalduna Jauregiko leihatiletan eta Kutxabank-eko kutxazainetan.