Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia 2022 laster hasiko da

Bilboko Udalak Errekaldeko X. Umorezko Antzerki Erakustaldian hamargarren edizioa jarriko du abian otsailaren 10ean, Errekaldeko Udaltegian.

Lau ostegunetan egingo da (otsailak 10, 17, 24; eta martxoak 3), eta lau euskal konpainiaren eskutik iritsiko da: La Cuerda Teatroren “El baile de las moscas” proposamenarekin; Kolectivo Monstrenkoren “Espejismos (El lado épico)”-rekin; Kamikaz kolektiboa & Ttak Teatroaren “Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi” ikuskizunarekin; eta Legaleón-T eta Kolectivo Monstrenkoren “Ba al dago norbait hor?”proposamenarekin.

Errekaldeko Umore Antzerki Erakustaldiaren esparruan programatutako ikuskizun guztiak doakoak dira, leku-kopurua osatu arte. Proposamenak 19:00etan hasiko dira eta helduei zuzenduta daude.

  • Otsailak 10, osteguna, 19:00etan. LA CUERDA TEATRO – “El baile de las moscas”

Bizilagun-komunitate bat. Emakume heldu baten gorpua aurkitu dute duela astebete hil ostean, eta auzotar batek, hunkituta, bilera bat antolatu du beilatoki gisa, haren etxean. Hildako neska, Violeta, eta auzotar hau, Conchita, bilera zentzugabe honetako joan-etorriak kontatzen dizkiguten protagonistak dira, non gonbidatuek ez baitute errealitatea ikusi nahi, euliak bezalako zirkuluetan bueltak eman nahiago dute. Zahartzaroari, konpromisoari eta zainketei buruzko komedia beltza.

  • Otsailak 17, osteguna, 19:00etan. KOLECTIVO MONSTRENKO – “Espejismos (El lado épico)”

Zer gertatuko den zain geratzen diren izakiak. Bizitza berriro misteriotsua izan dadin tematuta. Bigarren eskuko izakiak, egunak zenbatuta dauzkatenak, bikoizketako aktoreen modura egiten dute berba, inoiz ez ditugu haien gorputzak ikusi, eta epika ezusteko ekaitz ikaragarri baten zurrunbilotik babesteko ezkutu bihurtzen dute. Burua hodeietan eduki ondoren, gorputz osoa bertan edukitzea erabaki duten izakiak, eta horrela kaos argitsu batera eramaten dituen txatartegi komiko batean bizi dira; horrela ikusten dituzte beren pentsaeraren parte sartzen diren “gauza arraroak” (pinu koskorrak ere onak surtarako). Bi izakik eta gidoilari batek bero-kolpe bat jasaten dute eta zentzugabearen musikal bat egiten dute. Eldarnio-umoreko ikuskizuna, zentzugabea eta poetikoa.

  • Otsailak 24, osteguna, 19:00etan. KAMIKAZ KOLEKTIBOA & TTAK TEATROA – “Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi” (Euskera)

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da? Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

Bezperan, otsailaren 23an, “Ikusle Kluba”ren topaketa ospatuko da, 19:00etan hasita. Literatur solasaldien antzera, interesa duen jendeak hurrengo egunean ikusiko dituen lanari buruzko xehetasun gehiago modu parte-hartzaile eta dinamikoan ezagutzeko gunea izan nahi du topaketa honek. EHAZEk (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) sustatu du ekimen hau, eta euskarazko ekoizpena jendeari hurbiltzea du helburu. Topaketarako izen-emateak posta elektroniko honetan egin behar dira: ikuslekluba@ehaze.eus

Halaber, hilaren 24an, emanaldiaren ondoren, mahai-ingurua izango da.

  • Martxoak 3, osteguna, 19:00etan. LEGALEÓN-T ETA KOLECTIVO MONSTRENKO – “Ba al dago norbait hor?”

“Ba al dago norbait hor?” bizi gaituenari buruzko pieza da. Zeharkatzen dugun denborari buruzkoa Zain dauden galderei buruzkoa. Hitzen eta ekintzen higadurari buruzkoa. Galdutako aukeren eta energiari buruzkoa. Zer geratzen da? Barne bidaia, gizateriaren maketa bat. Aurriak eraikitzeko eta beraietan bizitzeko aukera. Hartzaren besarkada.

Ikuskizun hau BAD Bilbao Antzerki Dantza 2018 jaialdian sortu eta estreinatu zen.