Blues eta uda eskutik hartuta ibiltzen hasiko dira Bilbon, urte honetatik aurrera. Bizkaiko hiriburua musika onari lotuta egon da historikoki, eta aurrerantzean lehenengo Nazioarteko Blues Jaialdia gehituko dio bere urteko “kartelari”, datorren uztailaren amaieran.
Apustu kultural sendo bat, Bilboko Udalaren eskutik sortzen dena hiriko dinamizazioa sustatzeko eta Euskadiko gertaera berdingabe hau mundu mailan proiektatzeko xedez. Hiriko bihotza blues banda ospetsuenen erritmoan taupadatuko da, eta horiekin batera tokiko talde batzuk ere arituko dira, zita hau famarako abiapuntu bezala aprobetxatu ahal izango baitute.
Bilbao Blues Festival jaialdia uztailaren 29etik 31ra bitartean egingo da, eta hogei kontzertu eta jarduera baino gehiago izango ditu, guztiak dohainik. Jadanik berretsita dauden kontzertu nagusietako bat Chicagoko All Stars-arena izango da; bertan, iparramerikar hiri horretako hainbat blues-musikari ospetsuk eszenatokia konpartituko dute, banda bat une horretarako osatuz. Beraren partaideak Bob Stroger, Kim Johnson, Mike Avery, Kenny Smith, Billy Flynn, Piano Willie eta Joey Saye mitikoak izango dira.
Lehenengo edizio hau aire zabalean egingo da osorik, eta haurrengana zuzendutako kontzertu pedagogikoak ere programatu dira, baita emakumeei eta bluesari buruzko hitzaldi bat, kontzertu batekin.
Zitaren eszenatoki nagusia Areatza izango bada ere, genero musikal hau hiriko bazter guztietara iritsiko da, New Orleanseko estilo peto-petoan, dixie bandek han-hemenka egingo dituzten kalejirei esker.