Ghost musikala Kursaalean izango da apirilaren 22tik 24ra

Ghost musikala Donostiako Kursaalera iritsiko da apirilaren 22tik 24ra bost emanaldirekin. Patrick Swayze, Demi Moore eta Whoopi Goldberg-ek 1990ean protagonizaturiko drama erromantikoan oinarritua da Ghost el Musical, eta Sam eta Mollyren arteko harremanak kontatzen ditu, bizi diren artean lehenik, eta ondoren mutila lapurreta batean hil eta gero. Sam bi munduen artean harrapatuta geratzen da, neska berari bizia kendu zion mehatxu beretik babesteko asmoz. Oda Mae-ren bitartez jartzen da harremanetan Mollyrekin, bidentearena egiten duen iruzurti baten bitartez alegia, zeina, ustekabean, bizien eta hilen artean zubi-lana egiteko gai bihurtzen baita.

Maitasuna, umorea, intriga eta naturaz gaindikoa kanta ahaztezin batzuekin eta eszena-efektu ikusgarriekin baturik, esperientzia ezin hobea sortuko da, era guztietako ikus-entzuleei gustatzeko modukoa.

Ghost, el musical honetan, 17 artistak hartzen dute parte. Bustamante eta Ricky Merino txandaka arituko dira Sam ahaztezinaren rolean, eta Cristina Llorentek egingo du Molly paregabearena.

Ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko Donostia Kulturaren bitartez, 32 eta 59 euro arteko prezioan.