‘Nacer’, animazioko film labur onenaren Goyarako izendatua

‘Nacer’ Goya sarietako hogeita hamaseigarren edizioko animaziozko film labur onenaren saria irabazteko lehian dauden lau lanetako bat da. Roberto Valle zuzendariak eta Iván Miñambres Unikoko ekoizleak aurkezten digute Carlosen istorioa kontatzen duen lan zoragarri hau. Lau urteko mutikoa da Carlos, eta anaiatxo bat izateko erronka emozionalari egin behar dio aurre.