Talk in a Bit, Hannah Silvaren debut-albumaren aurkezpena

Hannah Silvak TALK IN A BIT debut-albumaren bakarkako emanaldia aurkeztuko du urtarrilaren 27an 19:00etan Tabakaleran. Silvaren hitzek emakumeen gorputza, sexualitatea, boterea eta mina aztertzen dituzte. Ahots-artikulazioen, soinuaren eta arnasketaren tapiz lirikoek bere poesia babesten dute. Bere emanaldiak benetan originalak, esperimentalak eta, aldi berean, eskuragarriak dira: soinuaren, hitzaren eta atmosferaren arteko lotura. Talk in a bit 2018ko 25 album onenen zerrendan sartu zen, eta The Wire aldizkariak honela deskribatzen du: «botere sozial eta kulturalean kontzentratutako esku-hartzeak… Hannah Silvaren ahots-akrobaziek hizkuntzaren muga fisikoak proban jartzen dituzte».

Hannah Silva-k 2021ean garatu zen Komunikazio-Inkomunikazio programan parte hartu zuen. Ekimen horren adarkadura ezberdinak 2022-2023 urteetan agertzen joango dira, eta horren lekuko da orain zuzeneko emanaldi hau.