Musika esperimentala Azkuna Zentroan

Ainara LeGardonek eta Marja Ahtik, Euskal Herriko eta nazioarteko soinu-artistarik puntakoenetako bik, osatzen dute urtarrilean egingo den musika esperimentaleko perfomance hau. Performancea urtarrilaren 27an izango da, 19: 00etan Azkuna zentroan.

Ainara LeGardon musikaria eta artista autogestionatuak lan oparoa egiten du rockaren, inprobisazioaren eta musika esperimentalaren arloan, bakarka eta hainbat kolektibotan parte hartuz. Bestalde, Marja Ahti artista finlandiarrak “Still Lives” bakarkako bere hirugarren diskoa aurkeztuko du, soinuaren fisikalitateari buruzko ikerketa bat.

Beren proposamenak oso mundu desberdinetakoak dira, hain zuzen, musika akademikoaren eta herri-musikaren tradiziokoak; baina bi artisten lana harremanetan jartzen da materialekin oso sentibera den eta habitat intimista batean egiten den esperimentazio batean, beharrezkoa bada indarra erakusteko irekitzeko beldurrik izan gabe.