GRIS, Android zein IOS plataformetan

Gris itxaropenez beteriko neska bat da, bere munduan galduta dagoena, eta bere bizitzako esperientzia mingarri bati aurre egin behar dio. Tristuran zeharreko bidaia bere soinekoan agertzen da, zeinak bere errealitate lausotua hobeto zeharkatzeko trebetasun berriak ematen baitizkio. Istorioa garatu ahala, Grisek emozionalki heldu eta bere mundua beste modu batean ikusten du, eta horrek esploratzeko bide berriak erakusten ditu. Bidaia tristea da, galeraz hitz egiten dizuna, zeure buruarengandik urrun sentitzeaz; baina norbere burua gainditzeko, hazteko eta heltzeko bidaia ere bada.