SINoALICE, Android zein IOS plataformetan

Denbora errealeko guduekin osatutako rol-jokoa, Square Enixen laguntzarekin. Oro har, jokoak istorio ilunak bizitzeko aukera ematen digu, haurrentzako liburuetako per­tsonaiak protagonista dituztenak, hala nola Alizia, Edurnezuri, Gretel, Pinotxo eta gure haurtzarora berriz eramango gaituzten beste batzuk. Istorio horiek guztiak Liburutegian biltzen dira, eta pertsonaia bakoitzeko etapak osatzen joango gara. Kapitulu bakoitzak bere sariak ditu, eta borroketan bataila frenetikoak eta ikusgarriak izaten dira. Bertikalean jokatzeko egokituta dago, pantailan elementuak ondo antolatuta.