LG CineBeam PF610P proiektorea, goi-mailako etxeko zinema bikaina

LG CineBeam PF610P proiektoreak zinemazaleoi eta telesailen maitaleoi edukirik gustukoenaz gozatzeko aukera eskaintzen digu, kalitate eta bereizmen handiko irudiekin, etxetik irten gabe, 120”-ra arteko pantaila erraldoi batean. LG CineBeam proiektorea telebista gisa erabil daiteke SmartTV web 5.0 integratuari esker. Sistema eragile honek aplikazioak ditu bere menuetan, hala nola: HBO, Disney+, Prime Video, YouTube eta Apple TV.

Gailua WiFi sare batera konektatu behar da, eta gustuko plataformara Magic-Remote urrutiko agintearen bidez sartu.

Gailu honek gure mugikorreko edukia –iOS zein Android– edo ordenagailutik proiektorearen pantailara bidaltzeko aukera ere ematen du, Miracast edo AirPlay eta Apple Home Kit sistemekiko bateragarritasunari esker. Proiektoreak 120”-ko pantaila bat lor dezake, gainazal batetik hiru metrora.

Argi indartsua

Proiektoreak, 1.000 ANSI lumeneko potentziarekin eta HDR10e­kiko bateragarritasunarekin, kalitatezko irudia ematen du edozein girotan, 1.195eko Throw Ratio delakoari esker. Mugitu eta eroso jar daiteke norberak nahi duen tokian, eta edozein espazio planotan, hormetan, olanetan edo sabaian ere konfigura daiteke.

LG CineBeam PF610P proiektoreak lau kanaleko LED teknologia du, RGBB lanparak dituena eta 20 urte baino gehiagoko bizitza erabilgarria duena (30.000 ordu). Proiektoreak bereizitako koloreak eta berde dinamikoa erabiltzen ditu, kolore horrek distira eta kolore-tonua egokitzen baititu.

Bereizmen handiko Full HD (1920 x 1080) irudiaren kalitateak eta HDR10 teknologiak fotograma bakoitzean kalitate optimizatuko irudiak erreproduzitzeko aukera ematen dute, tonu dinamikoko mapaketari esker. Aldi berean, Clear Voice teknologiarekin dituen bozgorailu estereoak (2x3W) soinu-kalitate aparta du, haririk gabeko bateragarritasunari esker; gainera, kablearen bidez hobetu daiteke.

Salneurria: Oinarrizkoa: 692 € (Mediamarkt)