Gatibu taldearen kontzertua urtarrilaren 22an izango da, 19:30etan, Altsasuko Ioria Kulturgunean.
2000 urtean elkartu ziren lehen aldiz Alex Sardui, Haimar Arejita, Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, rock and rolla euskaraz egiteko gogoak eraginda. Iraupen zehatzik gabeko entsegu hark Zoramena deritzon lehen diskoa ekarri zuen bigarren urtera. Ostean etorri dira beste zazpi disko eta ehundaka kontzertu. Hogei urte beteko ditu datorren urtean. Hogei urte rock and rolla bere zentzurik zabalenean eta euskaraz kantatzen.
Pandemia betean ondutako diskoa da Musikak salbatuko gaitu, “jendeari baikortasuna helarazteko” egindakoa, taldearen orain arteko lanik “ezberdinena”.