“Cinco lobitos” Alauda Ruiz de Azúaren filma Berlinalen estreinatuko dute

Barakaldar zinemagileak idatzi eta zuzendu duen lehen film luzea Berlingo Nazioarteko Jaialdiaren Panorama sailean lehiatuko da.

“Cinco lobitos”, Alauda Ruiz de Azua euskal zinemagileak idatzi eta zuzendu duen lehen film luzea, Berlinaleko Panorama atalean izango da, eta bertan egingo dute filmaren nazioarteko mailako estreina. 

“Cinco lobitos”ek EITBren parte-hartzea du, eta Laia Costa, Susi Sánchez, Ramón Barea eta Mikel Bustamante ditu protagonista. Amatasunak plazaratzen dituen hainbat galderaren inguruan dihardu.  

Ruiz de Azuaren hitzetan, “adin jakin batera iristen garenean, heldutzat hartzen dugu geure burua eta batzuetan seme-alabak izaten ditugu ere, baina batzuetan gure amaren begirada bat nahikoa da behinola izan ginen nerabe zalantzati horrengana itzultzeko edo beraren besarkada bat behar dugula sentitzeko. “Joan-etorriko seme-alaba izateko sentipen horretaz hitz egiten digu “Cinco lobitos”ek”.

Alauda Ruiz de Azuak hainbat film labur zuzendu ditu, “Dice” (2011) tartean, zeina 160 jaialditan baino gehiagotan parte hartu baitzuen eta 50 sari bereganatu baitzituen.