Tanttaka Teatroak “Sexberdinak” antzezlana estreinatuko du

Tanttaka Teatroak urtarrilaren 21ean estreinatuko du Arrigoriagan Mireia Gabilondok zuzendu eta Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta protagonista dituen ‘Sexberdinak’ antzezlana. Estreinaldia euskaraz izango da. Telmo Iruretak, Kepa Errastirekin batera idatzi du testua. Ikusleek, 60 pertsona inguru emanaldi bakoitzeko, gurpil-aulkietan eserita ikusiko dute obra, «Esperientzia komunitarioa» bizitzeko.

SINOPSIA:

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta