Les 7 doigts zirku-konpainia Arriaga Antzokian

Munduko konpainiarik ospetsuenetako bat, bidaiei eskainitako zirku-oda birtuoso eta dibertigarri bat egingo du 2022ko urtarrilaren 21tik 23ra Arriaga Antzokian.

Igo gaitezen Kanadako Les 7 Doigts konpainia ospetsuaren irudizko trenera. «Eskuko 7 hatzak» konpainia ospetsuak, duela urte batzuk «7 hatzak» izen berria hartu zuenak, bidaiei eskainitako zirku-oda bat egin du, oreka zehatza lortuz birtuosismoaren eta hauskortasunaren artean, eta umorearen eta emozioaren artean.

Passagers obra road-movie ikusgarri bat da: maletak edo motxilak, eta jendea bultzaka, noranzko guztietan korrika, eta elkar ikusi gabe elkarri ukondokadak emanez. Bagoiaren balantza etengabeak kulunkatuta, konpartimentuan bidaiari bakoitzaren bizitzako hainbat eszena agertuko dira, diziplina ezberdinak nahastuz. Ekitaldietan, zeinetan baino zeinetan asmamen handiagoa erabili da: ezohiko aparatuak erabili dira, hala nola errusiar markoa. Zortzi akrobatek ezin hobeto erabiltzen dituzte aparaturik ezagunenak, hala nola hula-hoopa, malabarrak, trapezioa, estera txinatarra eta oihala. Era horretan, ikuspegi berri eta original bat eskaintzen dute beren espezialitatean.

Shana Carroll diseinu koreografikoan nabarmentzen da, eta sortu dituen koadro bikainetan dantza, kantua eta akrobazia nahasten dira, hamar zirku-diziplina baino gehiagoren zerbitzura. Erabateko ikuskizuna da, paisaia natural edo industrialen proiekzioek zein Colin Gagnék bereziki konposatutako gaiek handiagotzen dutena. Beldurrak eta lilurak gidatuta, artistei jarraituko diegu, ekintza arriskutsu bezain maisutasunezkoak egiten dituzten bitartean.