2021ean Spotifyn gehien entzun diren abestiak

Bad Bunny munduko artistarik entzunena bihurtu da Spotifyn, bigarren urtez jarraian mundu mailan; Espainian, berriz, Rauw Alejandro izan da 2021ean musika-plataforman gehien entzun dena.

Bad Bunnyk 9.100 milioi entzuketa baino gehiago izan ditu aurten. Bigarren Taylor Swift abeslari eta konpositorea dago; hirugarren postuan, lehen aldiz rankingean, BTS talde hegokorearra; laugarren, Drake rap kantaria, eta bosgarren Justin Bieber.

2021ean mundu mailan gehien entzun diren abestien rankingean, Olivia Rodrigoren ‘Drivers license’ da gehien erreproduzitu dena, 1.100 milioi entzuketa baino gehiago biltzen baititu Spotifyn. Bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren, Lil Nas X-en ‘MONTERO (Call Me By Your Name)’ eta Justin Bieberren ‘STAY’ daude. Urteko laugarren abesti entzunena Olivia Rodrigoren ‘Good 4 u’ da, eta ‘Top 5’ ak itxi egiten du Dua Liparen ‘Levitating’, DaBabyrekin.

Espainian gehien entzuten diren artistak
Espainian, berriz, Rauw Alejandro da lehena aurten, eta Bad Bunny gainditu du, orain bigarren postuan baitago. Top 5 hau Myke Towers, J Balvin eta Anuel AAk osatzen dute, ranking-hurrenkeran.
Gehien entzuten diren espainiarrei dagokienez, C. Tangana lehena da Espainian –C. Tanganak Espainiako album baten debut onenaren errekorra hautsi zuen joan den otsailean, 5 milioi erreprodukzio baino gehiago lortuz egun bakar batean–.

Espainian gehien entzuten diren abestien ‘Top 5’ ean Rauw Alejandroren ‘Todo De Ti’ dago. Bigarren lekuan Sebastian Yatraren ‘Pareja Del Año’ Myke Towersekin; hirugarren, Bad Bunnyren ‘Yonaguni’; laugarren postuan, ‘Fiel’, Legendarioena Wisin eta Jhay Cortezekin, eta bosgarren postuan, El Taigerren ‘La Historia’ DJ Condsekin.