Mikel Erentxunek Kursaal Eszenako programazioaren barruan urtarrilaren 9an, igandea, Kursaal Auditorioan eman behar zuen kontzertua otsailaren 27ra atzeratu da, pandemiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurriak direla eta.
Donostiako Kursaaletik jakinarazi dutenez, jatorrizko datarako erositako sarrera guztiek data berrirako balioko dute, inolako aldaketarik egin beharrik gabe.
Sarrerak itzultzea eskatu nahi dutenek kursaaleszena@kursaal.eus helbide elektronikora jo dezakete (itzulketa eskatuz gero, otsailaren 17a baino lehen egin beharko da).