Zipline Valley, Android eta iOS plataformak

Fisikako asmakizunak maite dituztenek gozatuko dute joko berri honekin. Bertan, pertsonak kabinaz kabina modu seguruan eramateko bide seguru bat marraztu behar dute tirolina baten bidez. Arrisku eta tranpa asko daude bidean zain, baina estrategikoki pentsatzen baduzu, bidaiariak bizirik iritsiko dira helmugara. Pertsonak erreskatatzeko, marra bat marraztu behar duzu hatzekin, eta beste etxera iritsi ondoren, pantaila ukitu, bidaiariek tirolinan aurrera egin dezaten. Zenbat eta denbora gehiago egon hatza pantailan duzula, orduan eta bidaiari gehiago igoko dira tirolinara.