Hidden Folks, Android eta iOS plataformak

Jokoaren premisa Non dago Wally? liburuetako bera da. Jokoa pertsonaia berezi bat topatzean datza; galtza urdinak, marra gorri eta zuridun kamiseta, txanoa eta betaurrekoak soinean, beste pertsonaia batzuez betetako agertokien erdian egoten da, eta aurkitu egin behar da. Hemen ez gara unibertso koloretsu batean egongo; horren ordez, zuri-beltzeko esperientzia proposatzen digute, eta hori oso deigarria da estetikoki, eta kontzentrazio-maila handiagoa eskatzen du pertsonaiak eta objektuak bilatzeko orduan. Gainera, ingurunearekin elkarreragin beharko dugu.