ZERUAK ETA INFERNUAK

Egilea: J. M. Olaizola, “Txiliku”

Argitaletxea: Elkar

45 piezaz osaturiko bilduma eder honetan, bere jakintza zabala eta begirada zorrotza erabiliz, beste horrenbeste bidaia harrigarri egitera gonbidatzen gaitu autoreak, denboran zehar eta espazioan barrena: Grezia eta Erromako mitologiak, Txinako poemak eta Arabiako lurrinak, animalia misteriotsuak zein landare bitxiak, liburu zaharren orri artetik erreskataturiko pasadizo xelebreak eta kondaira gogoangarriak… Hango eta hemengo historia eta istorioen artetik, baina, bat nagusitzen da: gizakiak imajinatu (eta, batzuetan, gauzatu) dituen zeruak eta infernuak, paradisuak eta haien ifrentzuak, simetria joko batean bezala.