Egilea: Xabier Montoia
Argitaletxea: Susa
Zenbateraino markatzen dituen halabeharrak gure bizitzak. Horixe da Xabier Montoiaren ipuin-liburu berria gurutzatzen duen galderetako bat. Gaztetxo bat lehen aldiz maiteminduko da, izeba-osaben etxean ama noiz etorriko zain dagoela; harriek sufritzen ote duten galdetuko dio bere buruari Geologia ikasle batek ezbehar baten ostean; barruko zaratari aurre egin nahi dion emakume batek eguzkia gurtzen duen komunitate batean bilatuko du bakea… Baina taxiak ez dira inoiz gelditzen, are gutxiago galtzen ere traketsak direnentzat. Eta geldituz gero ere, batek daki zer ekarriko duten berekin.