Salamanca, ohituren eta historiaren hiria

Gaztela eta Leóngo Autonomia Erkidegoaren hego-mendebaldean kokatuta, Salamanca hiri lasaia da, oinezkoentzat prestaturikoa, eta, beraz, oinez ibil daiteke bertako eraikinez, kaleez eta gastronomiaz gozatzen den bitartean. Hiriak ondare historikoa du, kultura eta gastronomia paregabea, eta komunitateko gainerako probintzietatik bereizten dute; izan ere, 15 udalerri multzo historikotzat jotzen dira, eta hiriburua, gainera, Gizateriaren Ondare den hiria da. Urte osoan zehar ospakizunak, ekitaldi kultural nahiz gastronomikoak eta kongresu eta jardunaldi ugari izaten dira hirian.

Hiriko plaza eta espazio publiko garrantzitsuenen artean, Plaza Nagusia nabarmentzen da. Barroko estilokoa, espazio publikoen eta hiriaren bihotzaren artean garrantzitsuena da. Gaur egun, hiriko bizitzaren erdigunea da, eta herritarren ohiko topagunea. Espazio publiko bisitatuenetako bat Calixto eta Melibearen Baratzea da, horrela deitua Fernando de Rojasen obran agertzen diren bi pertsonaia horien maitasun istorioan inspiratua dagoelako. 2.500 metro karratuko lorategi hau hiriko alde zaharrean dago.

Salamancak dituen eraikin erlijiosoen artean, bi katedral nabarmentzen dira: Zaharra, XII. mendekoa eta erromaniko estilokoa, eta Berria, askoz handiagoa, XVI. mendean hasi eta XVIII. mendean amaitua. Aipa­tzekoa da Salamancak duela penintsulako unibertsitaterik zaharrena, Leóngo Alfontso IX.a erregeak 1218an sortua. Bereziki nabarmentzen da Eskola Nagusien Eraikina, fatxada platereskoa duena, eta barruan Liburutegi Nagusi Historikoa dago, balio handiko liburuekin.

Gastronomia

Salamanca bertako gastronomia apartaz gozatzeko paradisua da. Bertako hestebeteen artean, Guijueloko urdaiazpikoa nabarmentzen da, eta Salamancako produktu iberikoen artean, solomoak, txorizoak, saltxitxoiak, urdaiazpikoak eta paletak daude. Hornazo tradizionala edo Ciudad Rodrigoko farinatoa eskualde honetako plater tipikoak dira. La Armuñako dilistak edo Pedrosilloko garbantzuak oso preziatuak dira neguan hotzari aurre egiteko, baita morutxa-haragiaren edo txahal charroaren (Salamancakoa) platerak ere.

Postreen artean, Arribesko gaztak eta komentuko gozogintza eta eztia daude… hori guztia, Arribes del Dueroko edo Mendilerroko ardoz ondo hornituta.

NOLA JOAN?

BILBOtikK / DONOSTIAtik / GASTEIZtik/IRUÑEAtik SALAMANCAraino trenez.

Bidaiaren iraupena: 4 ordu inguru, jatorriaren arabera.

Joan/etorria 41 eurotik gora (renfe.com)