Onintza Enbeitak txapela defendatu du larunbatean

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala larunbatean, hilak 18, jokatuko da. 17: 00etan hasiko da Bilboko Bilbao Arenan eta bertan Onintza Enbeita egungo txapeldunak beste zazpi finalistekin neurtuko ditu indarrak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abareitiarekin. Onintza Enbeita izan zen Bizkaiko lehen emakume bertsolaria.

Bizkaiko txapelketak bide luzea egin du finalera iritsi aurretik. Udaberriko Fasea, maiatzerako programatuta zegoena, 2020ko irailean egin zen. Urriaren 3an hasi zen Durangon, guztira sei kanporaketa izan dira, hiru finalaurreko eta larunbat honetan iritsiko da final handia.

Finalerdiak Etxebarrian, Galdakaon eta Larrabetzun jokatu ziren. Kanporaketetan 36 bertsolarik kantatu dute: Udabarri faseko 28 sailkatuk eta 2018an finalaurrekoetan kantatu zuten beste zortzik. Finalaurrekoetan 10 bertsolari sailkatu ziren eta 2018an finalistak izan ziren zortzi finalistak zain izan zituzten.

Finalera hiru finalaurrekoetako irabazleak sailkatu ziren eta puntuaziorik altuena lortu zuten beste bostak.

Hauek izango dira final handiko epaileak: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Sancho Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izango da

AMAIERA BIKAINA

Finalak bi atal izango ditu. A atala zortzi bertsolarik jokatuko dute eta B sailera, bi bertsolari pasatuko dira eta aurrez aurreko bat osatuko dute.

Lehen aldiz, bi bertsolarik jantziko diote txapela irabazleari, Moises Enbeitak eta Joseba Etxebarriak.