Euskadiko Orkestrak bertan behera utzi du Salzburgora (Austria) abenduan hiru kontzertu emateko egin behar zuen bidaia, covid-19aren pandemiaren egoera dela eta.
Euskal sinfonikoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, egoera pandemikoa dela eta, eta herrialde hartan ezarritako murrizketak luzatzeko aukeraren ondorioz, orkestrak bertan behera utzi du bere bisita.
Euskadiko Orkestrak kontzertuak zituen programatuta abenduaren 15, 16 eta 17an Salzburgoko Grosses Fesspielhaus ospetsuan, Robert Treviñoren zuzendaritzapean eta Xabier de Maistre domo bakarlari harpa jotzailearekin.
Euskal musika taldeak agenda aldatu zuen eta Austriako jaialdi entzutetsuan parte hartu ahal izateko konpromiso batzuk betetzeari utzi zion. Orkestrak abenduko egun horiek aprobetxatuko ditu Maurice Raveli eskainitako bigarren disko bat grabatzeko.