MAMU ERATORTZEKO MODUAK

Egilea: Juanjo Olasagarre

Argitaletxea: Elkar

Gatazka politikoaren zauri sendatugabeak dakarzkigu gogora mamu-eleberri berezi eta original honek. Itziar Ametzaga Guggenheim museoaren parean esnatzen da bat-batean, hesteak sabeletik erortzen zaizkiola. Bera ez da jabetzen, ez daki, baina ETAren bonba baten biktima izan zen duela urte asko. Hilik egon da geroztik, eta orain, talde terrorista desagertzean, berpiztu egin da ezustean, baina ez da bizidun osoa, mamu bat baizik, soilik bera ahaztu nahi baina ezin dutenei agertzen zaiena: bere nebari, mutil-lagun ohiari, bera hil zuen lehergailua jarri zuen etakideari…