EZ DAKIT ZERTAZ ARI ZAREN

Egilea: Ana Malagon Zaldua

Argitaletxea: Elkar

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beraien erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria… Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura, eta garraztasuna, berriz, defentsarako babes gisa. Arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske.