EURI ZITALARI ESKER

Egilea: Itxaro Borda

Argitaletxea: Susa

Detektibe jardunetik erretreta hartzear da Amaia Ezpeldoi. Hala agindu dio Joana Garralda maitaleari; Baionako apartamentuko puskak bildu, eta harekin joango dela Atharratzera, mendialdean bizialdi berri bat hastera. Hirurogeiak gertu ditu. Alta, dei bat jasoko du ezustean: Maddiren ama da, atezuan, bat-batean Landetara ezkondu zen alabaren berri ez duelako izan aspaldi. Garraldaren 4x4a hartu, eta haren atzetik abiatuko da Ezpeldoi, azken kasua izango duela zin eginik. Sexua, dirua, telesailak, ikasle garaiko bulkadak eta sarearen ezkutalekuak; aztarna bihurrien eta aspaldiko lagunen eskutik aitzinatuko da bilaketan.