Prune, Android plataforma

Prune zuhaitzenganako maitasun erakustaldia da. Edertasunari eta haztearen pozari buruzko jolasa. Hatz bat irristatu besterik ez, eta zure zuhaitza eguzki-argirantz begira landatzen eta osatzen duzu, etsaitasunezko mundu baten arriskuak saihesten dituzun bitartean. Paisaia ahaztu batean murgiltzen zara, eta lurraren erraietan ezkutatutako istorio bat deskubritzen duzu. Hazi zuhaitz bat, eta erabaki zein adar moztu eta zein utzi argiraino jarraitzen. Oso grafiko politak dituen jolasa, jokagarritasun handikoa eta atsegina. Joko hau arte minimalista ederrari egindako keinua da.