Futurama: Biharko Munduak, Android plataforma

Futurama historiako animaziozko telesail onenetakoa da. Futurama: Biharko Munduak sagako pertsonaia garrantzitsuenak kontrolatu, eta New York eraiki ahal izango dugun jolasa da. Abentura, elkarrizketa eta borroka jokoa da, 16 bitekoa, eta askotariko eszenatokiak ditu: planeta ezezagunetatik estralurtarren espazio-misioetaraino. Jokoak berehala eramaten du jokalaria telesailera, eta kapitulu baten barruan egotea bezalakoa da, baina oraingoan guk erabakitzen dugu nora joan. Istorioa jatorrizko telesaileko gidoilariek sortu dituzte, eta umore garratz eta bereizgarri horretan nabari da hori.