Euskadiko Filmategiak ziklo bat eskainiko die euskal zuzendariei

Euskadiko Filmategiak Arabako egoitza berrian, Gasteizko Artium museoan, aurkeztu zuen atzo bere hurrengo zikloa, Cineastas vascas I izenburupean urteko azken hiruhilekoan Euskadiko hainbat zuzendarik egindako filmak erakutsiko dituena.

Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak atzo jakitera eman zuenez, honako film hauek aurkeztuko ditu: Arantxa Lazkanoren Urte ilunak; Helena Tabernaren Varados; Bertha Gaztelumendiren Mariposas en el hierro; Lucius Dumben berebiziko bidaia, giza eskubideak dira zure tresnarik onena, Maite Ruiz de Austrirena; Julia Juireizen Kamarada; Mirentxuren Toboraren gibelean; Mirentxuren Zerurrean;

Zuzendariek eurek aukeratu dituzte filmak, eta ikusleekin komentatzeko parte hartuko dute.

Era berean, Elias Querejetako Zinema Eskolarekin lankidetzan, Carole Roussopoulos eta Iona Wieder zinemagileen bi film proiektatuko dira azaroan, Les mères espagnoles eta La marche des femmes à Hendaye, frankismoari aurre egiteko protagonismoa ardatz hartuta.

Euskadiko Filmategiak lau ziklo proiektatuko ditu datorren urtean Tabakaleran, Bilboko Arte Ederren Museoan eta, berrikuntza gisa, Gasteizko Artium museoan.