KRISTALEZKO BEGI BAT

Egilea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Susa

Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki utzi egin dut maite-laguna eta harrezkero gaixotuta nago… Hausturak eragindako minetik ihesi, bolada baterako alde egingo du adiskide batzuek Landetan laga dioten etxera. Eta han, idazten hartuko du sosegua, bizitzako galerei, bere izateari, desamodioari eta askatasunari, idazkuntzaren zentzuari buruzko gogoetak paperera ekarri ahala. Oroitzapen eta bizipenen bidez sortutako kontakizuna da.