Zarautz euskal letren plaza bihurtuko da irailaren 24tik 26ra artean, Literaturiarekin. “Egitarau oparoa” eskainiko dute eta urte honetako ekitaldiak, iazkoak bezala, bi gunetan egingo dira: Modelo aretoan eta Lege Zaharren enparantzan.
Hilaren 24an, hasiko da Literaturia, 20.00etan. Lutxo Egiak irakurriko du, lehenik, aurtengo manifestua, Modelo aretoan. Ondoren, Asisko Urmenetaren Sugarren mende liburuan oinarritutako antzezlana izango da ikusgai.
Larunbatean, hilaren 25ean, Lege Zaharren enparantzako karpa 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.30era egongo da irekita. Modelo aretoko ekitaldiei dagokienez, larunbatean bost ekitaldi egingo dira bertan: goizeko 11.00etan, Laminen putzuan igeri ipuin kontaketa, Juan Kruz Igerabideren eskutik. 12.30ean, Zientzia fikzioa Euskal Herrian mahai ingurua izango da, eta bertan arituko dira solasean Arrate Hidalgo, Amaia Apalauza Ollo, Danele Sarriugarte Mochales eta Katti Olaizola Gabirondo. Arratsaldeko 17.00etan beste mahai inguru batera joateko aukera izango da. Olatz Esteban Ezkati, Amaia Astobiza Uriarte, Maialen Berasategi Catalán eta Danele Sarriugarte Mochalesek hartuko dute parte. 19.00etan Dom Campistron autore baxenabartarrak Bekatorosak liburuan oinarritutako ikuskizuna emango du Maindi Murua Berra eta Andoni Egaña bertsolariekin batera. Azkenik, 22.00etan, Gotzon Barandiaranek eta Joseba Tapiak Literaturiarako antolatutako Apoaren itzala ikuskizuna eskainiko dute.
Azken egunean, igandean, Lege Zaharren enparantzako liburu azokaz gain, Modelo Aretoan, bi ekitaldi egingo dira. 11.00etan, Literatipia atalean, ipuin kontaketa, Mireia Delgadoren eskutik, eta, amaitutakoan, 2021eko oroigarria emango zaio Galtzagorri elkarteari, haur literaturan egindako ekarpenagatik.