Pinturillo 2, Android plataforma

Erakutsi zure artista-dohainak eta zure buru-azkartasuna joko dibertigarri batekin. Pinturillo 2n asmatu beharko duzu erronda horretako pintoreak marrazten duen hitza edo kontzeptua, edo pintorea izatea tokatuko zaizu, besteek asma dezaten. Mundu osoko lagunekin jolastu dezakezu denbora errealean. Txanda bakoitzean, hitza desberdina izango da, eta denbora mugatua izango duzu asmatzeko. Lortutako puntuak asmatzen ematen duzun denboraren araberakoak izango dira. Marrazkiaren gaia librea da. Erakutsi zure aurkariei zein marrazkilari ona zaren.