Antton Valverde abeslari donostiarra Hondarribian izango da ostegun honetan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 82. edizioaren baitan.
Valverdek ‘Gaua, ausentziaren itzala’ bere azken diskoa aurkeztuko du. Sarrerak 10 eurotan daude salgai ohiko bideetatik, Hondarribiko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Harkaitz Cano (ahotsa), Francisco Herrero (biolina), Ivan Carmona (biolontxeloa) eta Joxan Goikoetxea (akordeoia) izango ditu lagun. Donostian 1943an jaioa, Antton Valverdek musika klasikoko ikasketak egin zituen gaztetan, eta 60ko hamarkadan abeslari eta konpositore gisa hasi zuen bere ibilbide musikala.