Innova proiektuak 55 proiektu lagunduko ditu

Lehen aldiz, La Caixa Fundazioak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak InnovaSocial eta InnovaCultural urteko programak bildu dituzte marka berarekin. 2.250.00 euroko aurrekontuarekin, 55 proiektu aukeratu ziren, aurkeztutako ia 200 proiektuetatik. Horien artean, 32 proposamen gizarte-arloari lotuta zeuden eta, 23, kultura-arloari. Urtero bezala, ekimenak aukeratzea oso zaila izan da berriz ere, aurkeztutako proposamen-kopuru handia eta horietako bakoitzaren maila altua direla eta.

Atzo goizean, programaren aurkezpena egin zen, eta hizlari izan ziren Isabel Moreno Caixabankeko Ebroko lurralde-zuzendaria, Javier Fernández Nafarroako Kutxa Fundazioko zuzendari nagusia, Amparo Bértolo, proiektuaren bideratzailea eta marketinean eta funts-eraketan aditua, eta laguntza jaso duten erakundeetako ordezkari batzuk.

Javier Fernandezen hitzetan, proiektuek “Nafarroako aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturala” babesten dute, “Jarrera proaktibo, fidagarri eta berritzaile baten bidez”. Hau da, bi fundazioen helburua “gizartea aldatzeko eragile bihurtzea eta aliatu gisa proiektuetan parte hartzea” da, “Arrakasta partekatuaz” hitz egiteko, Fernandezek zehaztu duenez.

Edizio honek inplikatutako pertsona eta erakunde guztien eskura jartzen ditu Amparo Bértolo bideratzailea eta Civican espazio fisikoa. Inklusio horien helburua da Nafarroako komunitatea indartzea eta programa enpresa-sektorera zabaltzea, iraunkortasun ekonomikoa lortzeko.

Amparo Bértolok adierazi zuen Innova proiektuan egiten duen lanak hainbat jarduera-ildo biltzen dituela. Zehazki, “Innovaren sareko erakundeei laguntzea, lankidetza-aukera berriak identifikatzea eta enpresa-sektorera jotzea, erakundeak proiektuan sartzeko”, azpimarratu du Innova 2021en bideratzaileak.

Halaber, Bertoloren metodologia oso argia da: “Entzutea, entzutea eta entzutea”, azpimarratu zuen. “Entzunez eta taldean lan eginez bakarrik indartu daiteke Nafarroako elkarteen sarea”, eta “proiektu hori arrakastaz garatzeko eskaerei erantzun”.

Gainera, Civican “espazio fisiko eta sareko topaleku bihurtzea aldeko alderdia da”, esan du Bertolok.

PROIEKTU BATZUK

Innova 2021en aurkezpenean saritutako proposamenen egile batzuk izan ziren protagonista. Zehazki, Beatriz Donés, FARFAROUTen egilea; Patricia Asiain, ANDAR ordezkatuz; Leire Iriarte, El Buen Vivir lanaren sortzailea; eta Juan Pablo Huércanos, Jorge Oteiza Museoaren izenean.

Beatriz Donesen ustez, FARFAROUT proposamenak “ikerketaren eta artearen artean sortzen ari den eremu bat deskubritzen du”. “Mugimenduak ezagutza sortzen jarraitzeko duen garrantzia” defendatu zuen, eta, harago, “Mugak desagertzea eta berriak definitzea”.

Ondoren, Patricia Asiainek “profil anitzeko plataforma” baten aldeko apustua egin zuen, “Nafarroako Erriberan arreta falta duten neska-mutilentzat”. Ekimenaren helburuen artean, “Motibatzeko zailtasuna eta xedeak lortzen jarraitzea, familientzako psikopedia bat sortzea eta profesionalekin koordinatzea” daude, Asiainen esanetan. Azken finean, elkartetik, “Bilkuran jartzen duguna praktikan jarri nahi dugu, zenbait jarraibide mugatuko dituen datu-base baten laguntzarekin”, ondorioztatu du ANDAR elkarteko bozeramaileak.

Era berean, Leire Iriartek aurreratu du El Buen Vivir egunkariak “zoriontasunaren laborategi bat” proposatzen duela, “Osasun mentalaren esparruan ahulak diren kolektiboei erantzuna emateko”. Iriartek zehaztu zuenez, “Hain ahaztuta dagoen eremua da, baina, aldi berean, hain beharrezkoa bultzatua izateko”.

Juan Pablo Huércanosek esan zuenez, Oteiza Museoaren proposamenak “artistak museo baten espazioan egindako esku-hartze integrala” saritzen du.