Echo Dot (4. belaunaldia), bozgorailu adimenduna

Laugarren belaunaldiko Echo Dot bozgorailu adimentsua da. Alexa Voice Service erabiltzen du, eta, beraz, ahotsaren bidez kontrolatzen da.

Echo Dot esfera trinkoa da, oinarria makurtuta duena. Goiko aldean lau botoi ditu: bolumena igo eta jaitsi, akzioa eta mikrofonoak isilarazi/aktibatu; esfera guztia LED argi-eraztun batez apainduta dago.

Echo Doten laugarren belaunaldiak 41 milimetroko aurrealdeko bozgorailua du, aurrealdean kokatuta, eraginkortasun handiagoa lortzeko. Haren forma zilindrikoak, gainera, irteerako soinuaren akustika eta banaketa hobetzen ditu, eta, hala, urruneraino irits daiteke.

Oinarrizko materialez eginda dago: sare gris eta beltzezko oihala erdialderako eta goialderako, plastiko gogorra behealderako, eta gomazko oinarri bat, mahaietan marrarik ez egiteko edo irristatzeko.

Alexa, gure aliatu handia

Alexa laguntzaile birtuala da. Haren bidez, Echo Dot sistemarekin sinkronizatutako etxeko gailu guztiak kontrola ditzakezu, ahotsa bakarrik erabiliz. Argiak piztu ditzakezu, pertsianak igo edo jaitsi, berogailua erregulatu… Zure etxea azken belaunaldiko etxe domotiko bihurtuko da. Gainera, Echo Doten bidez, eta Alexaren laguntzarekin, gustuko duzun musika eskatu, eguraldiaren aurreikuspena jakin eta eguneko albiste nabarmenenak irakurri ahal izango dituzu.

Laugarren belaunaldiko Echo Dot bozgorailua erabiltzailearen pribatutasuna babesteko diseinatuta dago, hainbat babes-geruzaz eta pribatutasun-kontrolez egina baitago, mikrofonoak elektronikoki deskonektatzen dituen botoi bat barne. Gailu bikaina eta merkea

Salneurria: Oinarrizkoa: 44,99 € (amazon.com)