Mini Metro, Android plataforma

Hiri bat hedatu ahala funtzionatuko duen metro-sistema bat sortzeko gai zara? Buruhausgarri dotore eta bitxiki lasaigarri honek sinplea dirudi hasieran, eta geltokien arteko lerroak marraztera behartzen zaitu, dena konektatuta mantentzeko. Baina hiriaren ausazko hazkundeak laster aldatuko ditu planak, eta trenak, bagoiak, trenbideak, tunelak eta beste hobekuntza batzuk jarri beharko dituzu metro-sare handi bat lor­tzeko. Hogei hiri daude jolasteko, eta bakoitzak sentsazio apur bat desberdina eta erronka bakarra du, tokiko ibai-sistemaren araberakoa.