KAMISOI ZURI ZETAZKOA

Egilea: Alaine Agirre

Argitaletxea: Erein

Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren arauak. Gominola pila bat ekarri zigun. Azukrez bustitako gozo bat sartu nuen ahoan eta hotzikara eragin zidan. Nire ohean eseri zen. Izkinan. Beste monitore guztiak festa egiten ari zirela esan zigun. Zehatzak izateko, edaten ari dira, esan zigun. Eta irribarre zabala erakutsi zidan. Handiegi neukan kamisoiaren tirantea erori zitzaidan. Polita zaude, esan zidan.