Aurrera Festen II. Edizioa bere azken egunetara heltzen ari da

Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko kultur sektorea babesteko Euskaldunan martxan jarritako Aurrera Fest-en bigarren edizioa bere azken egunetara heltzen ari da. Gaur hasi eta uztailaren 25era arte bederatzi ikuskizun izango dira. Gogorarazi behar da joan den uztailaren 1etik aurrera jaialdiak ikus-entzule guztientzako eta hainbat diziplinako ikuskizunak eskaini dituela: dantza, musika, antzerkia, bakarrizketak, magia, musika klasikoa. 

Sarrerak www.euskalduna.eus eta ohiko beste kanaletan daude salgai. Prezioak 14,50 eta 26,50 euro artekoak izango dira (kudeaketa gastuak barne).

Uztailak 20. AQUÍ NO PAGA NADIE. 0E Aretoa. Antzerkia

Lan hau 80ko hamarkadako Bilbon kokatzen da, zehazki, Euskaldunako guduan, urte batzuk lehenago Dario Foren Italian bizi izandako egoeraren antzekotasunagatik. Pertsonaiak mundu zail batean bizirauten dute, non legea eta ordena errespetatu behar diren, baina legeak ez dio lan egiten duenari laguntzen, eta ordena ere ez da dirudiena. Antonia emakume baten matxinada da, eta supermerkatuko prezioek gora egin dutela ikusita, elikagaiak ordaindu gabe eramatea erabaki dute. Inflazio ekonomikoak hainbat mobilizazio eragin ditu langileen eta enpresaburuen artean, klase politikoaren eta sindikatuen artean.

Uztailak 22. WELCOME TO THE MUSIC FOREST-THE LAST HIDDEN FOX. 0B Aretoa. Musika

The Last Hidden Foxek “Welcome to the Music Forest” aurkeztuko du AurreraFest-en. Hirukote-akustiko formatuko proposamena izango dugu bertan; folk, amerikar, country eta rock sustraiak dituen musikarekin. Ekaitz Etxebarria, The Last Hidden Fox izengoitiaren atzetik dagoen musikaria, hainbat musikarirekin batera, ñabardurez betetako baso musikal batean sartzera gonbidatuko gaituzte. Ordubeteko ikuskizuna izango da. Orain arte argitaratutako bi EP-etako abestiak interpretatuko dituzte, baita abesti berriak ere.

Uztailak 22. A SOLAS CON RAKEL R.R.. 0E Aretoa. Antzerkia

Rakel R.R.-ek, Arymux konpainia irisgarriaren zuzendariak eta Zeinudantza diziplina artistikoaren sortzaileak, bere marka pertsonala bihurtu dena, ikuskizun honetan zeinu hizkuntza, testuak, musika eta bere ahotsez beteriko uneak, elkarbanatuko ditu. “Rakel R.R-ekin bakardadean” elkargunea da. Testu, istorio, musika eta zeinudantzaren bidez, publikoa besarkatzen duen ikuskizuna; ikuspegi inklusibo eta irisgarri batetik sortutako espazio batera, gonbidapena. Espazio horretara, desgaitasuna duten pertsonak eta ez dutenak joan daitezke eta bertan, ohikoak zaizkigun emozioak eta esperientziak partekatzen dira. Izan ere, pertsona guztiok, gure adina edo jatorria alde batera utziz, emozioaren hizkuntzak elkartu eta lotu egiten gaitu.

Uztailak 23. THE ONE – APOCALYPSE WORLD TOUR 2021. 0B Aretoa. Musika

The One esparru desberdinetatik gatozen bost musikalari osatzen dugu: Rock, Jazz, Blues, Soul, Liriko, Pop, Funk, Crooner€ beraz, Rock Crossover-ko talde eklektiko bat gara.

Mota hauetako artista eta talde handietan oinarritzen gara, estilo desberdinak bateratuz, proposamen original, berri, desberdin eta, batez ere, aske batean.

Uztailak 23. BLUE WOMAN VOICES. 0E Aretoa. Musika

8 Abeslari. 8 Matxismo istorio. 8 abesti. Biolentziaren kateak apurtzeko ikuskizun bat. Nina Simone, Billie Holiday, Aretha Franklin, Mía Martini, Britney Spears, Elza Soares, Rihanna, Tina Turner. Abeslari hauek patriarkatuaren eta matxismoaren biktima esplotatuak izan dira. Haien istorioak kontatuko ditugu bakarrizketa eta abestien bitartez. Ziortza basaguren Uriarte – Bakarrizketak, Richie Salvador – Pianoa, Viola Serra – Ahotsa.

Uztailak 24. IÑAKI PALACIOS & THE GAEL´S + MOONSHINE WAGON. 0B Aretoa. Musika

Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak “Baltik” hirugarren diskoan txistuaren soinuaren begiradatik Irlandako doinuetara garamatza, hango jende, pub eta tradizioetara, baina dena Europa iparraldean nagusi den ikuspegi musikal eklektiko batetik abiatuta, adibidez new/trad, post/folk edo neo-trad. Baltik Irlandan erabiltzen den esamolde bat da eguraldi meteorologikoa negargarria denean; hotz bortitza, euri etengabea eta haize jelatua. Dena batera. Musikalki, ordea, “Baltik” diskoak ez du erakusten hoztasunik, ongi babestu da txistuaren zolitasuna, eta ez bakarrik ondoan dituen tresnekin, baita erakutsi nahi duen bi herrialdeen nortasun eta ezaugarri musikalekin, biak batuta; euskal eta zelta moldagarritasunak uztartuta, senidetuta.

Moonshine Wagon laukoteak bluegrass doinuak eta basatiak erakusten ditu kontzerturaren. Taldeak jaiaren apoteosia lortuko du banjoa, biolina, mandolina, guitarra, bouzoukia, kontrabaxua eta ohatsak erabiliz, baino modu ausart eta basatian. “Bluegrassa buruan, txapela bezala, eta ibili munduan” izan daiteke Moonshine taldearen definizio zintzo eta laburrena.

Uztailak 24. ADOS JAZZ 4TET. 0E Aretoa. Musika

Ordubeteko ibilbidea jazz genero eta estandar desberdinetatik, swing alaitik hasi eta Bossa Nova brasildar gozora arte. Balada ederrak ahaztu gabe. Hori guztia ADOS jazz 4tet taldearen estilo bereziarekin eta inprobisazioarekin. Publiko guztientzako ikuskizuna, bereziki jazzean hasi nahi dutenentzat edo beste garai bat gogoratu nahi dutenentzat.

Uztailak 25 julio. OSKARBI. Sala 0B Aretoa. Musika

Ez Dok Amairuko partaide izan zen Oskarbi Taldearen ibilbide luzean (1966-2021), hilabete hauetan hamabigarren diskoa bukatzen ari dira. Dozena bat piezarekin osatutako disko berria udazkenean plazaratuko da. Bilboko Euskaldunakoa aurrerapen bat izan nahi du. Disko berriaren kantu gehienak azken urteotan Oskarbiren entsegu-faktorian sortutakoak dira. Taldeko kantu sortzaileek egindako melodia soilak, gero talde lanean aberastutako ahots harmoniak eta musika laguntzak bilakatu dira. Gainera, Oskarbiren lau abesti Loinatz Abesbatzarekin batera grabatu dituzte. Ordu eta laurden arituko da Oskarbi kantu berriak aurkeztu eta betiko kantu historikoak eskaintzen. Euskaldunan agertuko den Oskarbi taldean hamar kide izango dira oholtzan, hauetatik hiru taldekide berriak, aurten bertan hasi direnak. 6 ahots, gitarra, akordeoia, flauta, biolina eta pianoa.

Uztailak 25. ETA KITTORIK EZ!. 0E Aretoa. Antzerkia

Bikiak, bata sosa eta bestea… beno sosa ez, sosa batzuetan. Alegia, bi ahizpa desberdin eta kitto!. Ea ba, bi ahizpa eta sekretu bat. Beste hirugarren ahizpa bat ere, hilda. Harreman guztiek dute alde ezkutu bat. Shhh, ez esan, sekretua da. HIZKUNTZA: EUSKARAZ


Euskalduna gune segurua

Gogorarazi behar da Euskalduna Bilbao izan dela COVID-19aren aurreko AENORren ziurtagiria jaso duen lehengo kongresu-jauregia eta bigarren auditoriuma, ezarritako protokoloei esker.

Euskaldunak ekitaldietarako higiene eta osasun arloko berme nagusiak ematen ditu. www.euskaldunabilbao.com webgunean, ikus-entzuleek Euskalduna Jauregiak garatutako segurtasun protokoloak dituzte eskura.