Kataluniako gatazka aurrera darrai

Jendez gainezka dagoen anifestazio bateko ikuspegia.
Kataluniako “Procés”-aren ondorioz espetxeratu eta, ondoren, epaitu zituzten preso politikoen epaia joan den astelehenean ezagutzera eman zen. Guztira, ezarritako zigorrek ehun urtetik gora batzen dituzte, sedizioa eta diru iruzurra ustez egin edota sustatzeagatik. Bidagabekeri honek haserre bizia piztu du Kataluniako gizarte osoan, eta Tsunami Democratic mugimenduak bultzatutako deialdiek egundoko erantzuna eta oihartzuna izan dituzte.

UNAI GANDARIAS-AGENTZIAK/ Lau pertsonak begi bateko ikusmena galdu dute eta larrialdi medikoetarako zerbitzuak 579 zauritu artatu ditu Katalunia osoan aurreko astean izan diren protesta eta liskarretan. Hauek dira Alba Verges Osasun kontseilariak jakitera eman dituen datuak.

Aste honetan zehar ere liskarrak espero dira, baina hedabide batzuk iragarri dutenaren arabera, protestak gutxitzen joango dira, eta ez joan den asteko bezalako egoerarik espero. Hori bai, protesta gutxiago egoteak ez du, inolaz ere, egoera konponbidean dagoenik esan nahi.

Larunbat honetan ere Angela Merkel oso kezkatu agertu omen da Kataluniak bizi duen egoeraren inguruan. Brexitarekin batera, Kataluniaren gatazka buruhaustea bihurtzen ari da Europa mandatarientzat, Alemania buru.

Zauritu horietatik lauk begi bateko ikusmena galdu dute, joan den larunbat honetan operazioaren zain zegoen pertsona baten kasuan hala izan dela baieztatu ondoren. Ospitaleratutakoetatik, Vall d ‘Hebronen oso egoera larrian zegoen neska bat larrira pasatu da; Sant Pauen ospitaleratutako polizia bat, berriz, oso larri jarraitzen.

Kontseilariak egiaztatu du “neurri aldaketa” izan dela zaurituei dagokienez; izan ere, aurreko gauetan ehun bat zauritu izan ziren egunero, eta larunbat gauean, berriz, 14.

Begian dituen zaurituei dagokienez, zehaztu du horietako bat joan den asteleheneko gaztea dela eta beste hiru Sant Paueko ospitalean daudela. Horietako bat operazioaren zain zegoen larunbat honetan, eta Vergesek baieztatu du azkenean begiaren ikusmena ere galdu duela.

Kontseilariaren esanetan, ezin da baieztatu lesio horiek gomazko pilota batek eragindakoak direnik, baina “argi dago egunotan zer gertatzen ari den”. Horren harira, Kataluniako Parlamentuak gomazko pilotak erabiltzea debekatu izana deitoratu du, eta “horrelako gertakariekin” berriro egon behar izatea deitoratu du. “Ez dut uste berreskuratu behar direnik, XXI. mendeko polizia nahi dugulako”, adierazi du.

Vergesek kritikatu egin du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak zauritu batzuen eta besteen artean diskriminatu izana, “Alde batez bakarrik arduratu da, poliziez. ” “Sistemak mundu guztiari erreparatzen dio, eta mundu osoko arreta onenaren alde lan egiten dugu”, aldarrikatu du. Kontseilariak igandean adierazi duenez, ez ditu zaurituak bisitatuko, Marlaskak poliziei egin zien bisitaren harira, zaurituei eta haien senideei zor dien begiruneagatik, baina zentro medikoak bisitatu ditu bere egoeraz interesatzeko.

Azkenik, manifestazio eskubidea aldarrikatu du, protestak ahalik eta berme eta segurtasun handienarekin garatu ahal izango direla bermatuz “.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude