AINTZANEREN KOADERNOA

Egilea: Laida Martínez Navarro

Argitaletxea: Giltza

Ez dago esan beharrik ez nuela herri galdu honetara etorri nahi. Gauza pilo bat utzi dut hirian: ezagutzen dudan bizimodua, ezagunak, institutuko lagunak. Eta beldur nintzen.  Zelan moldatuko naiz? Dauzkadan arazo guztiak aztertu ditut banan-banan: A) Nik nahi ez dudan arren, amaren mutil laguna gurekin biziko da. B) Etorri berria naizenez, herrian ez dut lagunik izango; horrez gain, institutua ez zait gustatuko (ziur nago), eta ez dut ikasgairik gaindituko. C) A puntuaz enteratzen bada, eta horren ondoren, B puntua betetzen badut, ama zeharo haserretuko da nirekin. Eta haserre dago jadanik.