Badator Gau Beltza

www.gaubeltza.eus webguneko ikuspegia.

Jatorri bera eduki arren, Gau Beltza ez da Halloween. Azken hori AEBetatik datorren ohitura da; aitzitik, Euskal Herrikoa bertakoa dugu Gau Beltza.

Udazkenetik negurako bidean, egunak gero eta ilunagoak direnean, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere. Horrela, gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu, eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; gaua, beldurra, gozokiak, gauez lagunekin ateratzea, mozorroak…

Baina, gizartea aldatzen den heinean, jaiak eta tradizioak ere aldatzen doaz. Hori da, hain zuzen, tradizioek bizirauteko gakoa. Horren adibide, Euskal Herriko Gau Beltzak ditugu. Zer esanik ez dago, gaztetxoenentzat erakargarritasun handia duten ele- mentuak bateratzen dituztela jai horiek.

Hala, ospakizun horietako antolatzaile zein parte-hartzaileak bildu egin dira, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jasotzeko, eta, horrela, adostutako oinarri partekatu batekin osatu dute Gau Beltza antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa: www.gaubeltza.eus.

Euskaltzaleen Topaguneak adietzera eman duenez, irailaren 21ean Eibarren UEUrekin elkarlanean antolatutako ikastaroan aurkeztu zen baliabide kutxa, eta, geroztik, www.gaubeltza.eus webgunean dago jasota antzeko ospakizuna antolatu nahi duen edonorentzat baliagarria izango den materiala. Erritual ugari mantendu duen he- rria da gurea, baina beste asko desagertzen joan dira, eta egiten zirela ere ahaztu zaigu ia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude