Euskal Herria, uda honetan gozatzeko helmuga turistikoa

Udaren hasierak eguzkia eta hondartza dakartza, baina, batez ere, hainbeste irrikatutako oporrak. Zuhurrenek (nork imajinatuko zuen pandemia hau?), ziur aski, txartelak erosita izango zituzten, eta beren egonaldia aurrerapen handiz erreserbatuta, urtean zehar itxaroten egon diren guztia emango zien helmuga baterako.

Munduko ekonomiak mugitzen duen ardatz nagusietako bat da turismoa. Azken hamarkadetan, herrialde askorentzat diru-iturri handienetako bat bihurtu da, eta orain ikusten dute sektore horrek eragindako diru-sarrera amiltzen ari dela pandemia honen aurrean, Aste Santuko oporrekin gertatu zen bezala, krisi betean, eta haren eragin ekonomikoak milioi askoko galera izango duela balioetsi da. Udako oporren etorreraren aurrean, sektore honen erronka nagusia da turismoaren gorakada bermatuko duen irtenbide onargarri bat aurkitzea; izan ere, koronabirusaren krisian gehien zigortutako sektoreetako bat izan da, eta 2020. urtea mundu mailako turismoaren historiako txarrentzat jo da.

Mugak ixteak, COVID-19aren bilakaerak eta agerraldiek, eta kutsatzeko beldurrak modu esponentzialean zailtzen dute atzerriko turismoa etortzea, eta, beraz, hurbileko turismoa sustatzea eta inplementatzea irtenbide bikaina da, sektore hori jasaten ari den krisia ahal den neurrian arintzeko. Zentzu horretan, tokiko eta nazioko turismoa, udako hile hauetan, irtenbiderik egokiena bihurtu da; horrela, sektore honi bultzada eta atseden txiki bat emateko saiakera egingo da. Egungo mugikortasun-murrizketekin, Estatuko biztanleen % 70ek baino gehiagok aukera hori baliatu nahi dute, bizi dugun egoeraren aurrean prebentzio-neurri gisa.

Tokiko turismoa

Iaz, turismoaren sektoreak BPGd-ren % 6,1 eman zion Euskadiri, eta zerbitzuen sektorean lan egiten duten biztanleen % 11ri eman zion lana: jatetxe-sektorean, ostalaritzan, garraioan, landetxeetan, museoetan… Krisi honek bete-betean jo ditu, eta galera ekonomiko handiak eragin dizkie. Ahalik eta turista gehien Euskadira erakartzeko apustuan, Eusko Jaurlaritzak tokiko turismora eta beste autonomia-erkidego batzuetako bisitariengana bideratutako hainbat kanpaina aurkeztu ditu. Horietan, 120 plan eta ibilbide baino gehiago aurkezten dira, eta bereziki azpimarratzen dira turismoa Euskal Herrira erakartzeko orduan euskal eskaintza garrantzitsuenaren zutabeetako bi: gastronomia eta enologia. Kanpaina horietan, turismo nazionalari gonbita egiten diote Euskadira hurbiltzera, “Ongi etorri” edo “Ederra da berriz elkartzea” bezalako lelo erakargarriekin, hiru probintzietako edozeinetan ahalik eta bisitari-kopuru handiena erakartzeko diseinatuta, gure kostaldera bideratutako jardueretatik hasi, kapital-turismotik igarota, eta gure gastronomia ospetsua dastatzeraino.

Kanpaina horrek Euskadik duen posizio pribilegiatua nabarmentzen du, turismo-eskaintza askotarikoa eta aberatsa eskaintzeko aukera ematen baitu, bai beste autonomia-erkidego batzuetako turistentzat, bai tokiko turismoarentzat.

Aurten bizi dugun salbuespenezko egoeraren aurrean, hurbileko turistek oporrak antolatzeko orduan finkatzen dituzten irizpide nagusien artean, lehenik eta behin, azpimarratu behar da modu pribatuan gozatzeko aukera ematen duten ostatuak lehenetsi direla bilaketetan, kutsatzeak areagotzea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak betetzen direla ziurtatuta. Bigarrenik, turistek kontuan hartzen dituzte aire zabaleko jarduerak egiteko aukera ematen duten helmugak; izan ere, horiek askotan eskatu dituzte konfinamendu-hilabeteen ondoren. Eskarien zerrendako hirugarren postuan, aurten, jende gutxiago dagoen eta hain ezagunak ez diren lekuak bilatzen ditu turistak, masifikatuegiak diren helmugen aurrean, eta, azkenik, bidaiak ostatua bertan behera uzteko asegurua izango duela ziurtatzea, beharrezkoa izanez gero.